Taldeko ekintzailetasuna da graduaren oinarri nagusietako bat. Taldekide guztien talentua batuz, proiektu eta ideia hobeak garatu daitezke. Artea eta kulturaren esparruan enpresa ekimenak sortuko dira, eta ezagutza praktikan jarriko da gizarte-balioa sortzeko. Gaitasuna eta kemena eskatzen duten proiektu errealak gauzatzen dira, eta arrakasta eta akatsetatik ikasten da. Taldean egiten, sortzen eta asmatzen da.
LEINN graduko espezializazioa da LEINN ARTS. LEINN graduko ezagutza eta metodologia artea, kultura eta sormen industrien alorrekin uztartzen ditu, sormena duten ekintzaileak eta aldaketarako liderrak gaitzeko helburuarekin. Ikaskuntza prozesuan zehar esparrua gertutik ezagutuko da, eta taldean enpresa ekimen berriak sortzeko, artearen eta sormen prozesuen kontzeptu desberdinak landuko dira.